HHI GALDAKAOn hezkuntza eskaintza zabala dago, prestakuntza hobetzeko denboraren zati bat eman nahi dutenentzat. Zure interesa, prestakuntza, adina edo denboraren arabera, ondoko jardueretan parte har dezakezu:
2007-08ko bigarren hiruhilabeterako (otsaila-ekaina) ondoko Aukerako Moduloak eskeiniko dira. Modulo hauek astean behin ematen dira 1 1/2 orduko saioetan.
Algunos temas relacionados con diversos ámbitos y materias son:
Informatika - Internet
Komunikabideak
Giza trebetasunak
Hiritartasuna eta Giza Eskubideak
Artearen Historia
Genetika
Literatur Sormena
Tertulias Literarias
Euskal Kultura
Antzerki taillerra
Literatur elkarrizketak-Euskal literatura
Informatika - Internet
Testu Prozesadorean (Microsoft Word) hasi:
Oinarrizko kontzeptuak ordenagailuan ibiltzaeko . Interneten informazioa bilatzen ikasi. Posta elektronikoa erabiltzen ikasi
Giza trebetasunak
Eguneroko bizitzan zenbait trebetasun garatu eta landu behar dira gure harremanak hobeak izateko.
Modulo honetan landuko dugu: nola aurkeztu norberaren burua, kexa bat pausatu edo "ez" esaten jakin, parkamenak eskatu, gatazkak ekiditzen edo porrotak gainditzen ikasi,... Egun ere balio handiko trebetasunak dira, eta, besteekiko harremanetan era positibo eta zuzenaz jokatzen lagundu.
Artearen historia
Modulo honetan arkitekturaren eskulturaren eta pinturaren prozedura tekniko eta bere alderdi formalari buruzko ikuspegi orokorra ikusiko da. Halaber, zenbait estilo artistiko aztertuko dira.
Literatur sormena
Modulo honetan testu mota ezberdinak landuko dira gure idatzizko adierazpena hobetzeko
Euskal kultura
• Norberaren kultura ezagutzea gizarte kulturanitza ulertzeko eta bertan integratzeko laguntzen du..
• Partehartzaileen interesen arabera gai ezberdinak landuko dira: Euskal Herriko mitologia, historia, folklorea, artisautza, artea, jarduera ekonomikoak...... del País Vasco.
Komunikabideak
Prentsa idatzia, Irratia eta telebistaren munduaz ikuspegia. Hiritartasuna eta Giza Eskubideak
Asko hitz egiten da Hiritartasunaz eta bere lotura Demokrazia eta Giza Eskubideekin.
Modulo honetan Giza Eskubideez, beren garapenaz hitz egingo da; baita berauek defendatzeko burutu behar diren ekintzez eta nola jokatu era arduratsuaz.
Hiritartasunaz kontzepzio berriak
Genetika
* Zelula bizitzaren unitatea. * Bizitzaren transmisioaren oinarriak . * Genetika:Sarrera historikoa; Genetica Mendeliarra; Mutazioak; Ingeniertza genikoa: Klonazioa; Terapia genikoa, Ttransgenikoak.
Tertulias Literarias
Irakurtzeko liburu bat (gaztelaniaz) hautatuko da partaideen hartean.Astero irakurri dugunaz gure eritzi pertsonala emango dugu. Horrela, besteen eritziez aberastuko gara.
Literatur elkarrizketak-Euskal literatura
Irakurtzeko liburu bat (euskaraz) hautatuko da partaideen hartean.Astero irakurri dugunaz gure eritzi pertsonala emango dugu. Horrela, besteen eritziez aberastuko gara.
Euskal idazle eta lanei buruzko ezgutza zabaldu.
Antzerki taillerra
Galdakaoko Helduen Eskolan Antzerki Taldea sortu zen 1993 urtean. Urte hauetan hainbat lan antzetu dituzte leku ezberdinetan. Bertan parte hartzea zabalik dago ikastetxeko edozein ikaslerentzat
|
|
|