Hasiera »

HHI GALDAKAOn hezkuntza eskaintza zabala dago, pertsona mailan zein heziketa mailan, prestakuntza hobetzeko denboraren zati bat eman nahi dutenentzat. Zure interesa, prestakuntza, adina edo denboraren arabera, ondoko jardueretan parte har dezakezu:

  • Alfabetatzea
  • Kultura sakontzea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua
  • Hizkuntzak : Euskara, Ingelera edo Frantsesa
  • Gaztelania etorkinentzat

Helduen oinarrizko prestakuntza hiru gradutan banatutako etapa bakar batean egituratuko da:

I. Gradua

2 maila dira eta astean 10 ordu.

NORENTZAT

  • Oinarrizko ezagupenak eskuratu nahi dituzten pertsonentzat.
  • Gaztelania ikasi nahi dutenentzat.

IKASGAIAK

Idazketa, irakurketa eta oinarrizko kalkulua.

II. Gradua

2 maila dira eta astean 12 ordu. Goizeko eta arratsaldeko txandak.

NORENTZAT

  • Oinarrizko hezkuntza sakondu nahi dutenentzat.

IKASGAIAK

Giza Zientzia eta Komunikazio arloa:

  • Gaztelania eta literatura
  • Euskara
  • Geografia eta historia
  • Giza zientziak

Zientzia eta Matemátika arloa:

  • Matematika
  • Natur zientziak
  • Oinarrizko Informatika

III. Gradua

2 maila dira eta astean 15 ordu. Goizeko eta arratsaldeko txandak.

NORENTZAT

  • Bigarren Hezkuntzan Graduatu Titulua lortzeko.

IKASGAIAK

Giza zientzia eta Komunikazio arloa:

  • Gaztelania eta literatura
  • Euskara
  • Atzerriko hizkuntzak: ingelesa.
  • Geografia eta historia
  • Giza zientziak

Zientzia eta Matemátika arloa:

  • Matematika
  • Natur zientziak

Helduen kualifikazioa hobetuko duten eta autoikaskuntzako ahalmena eta gizarte, kultura eta lan-bizitzan parte hartzeko ahalmena garatuko duten prestakuntza programak dira.

Galdakao HHIn programa hauek ematen dira:

  • Nazionalitatea eskuratzeko froga prestatu
  • Konpetentzia teknologikoak garatzeko programa (astean 1:30 ordu):
    • Informatika (3 maila): oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua
  • Giza eta kultura garapenerako programa (astean 1:30 ordu):
    • Artearen historia
    • Literatur Solasaldi Dalogikoak
    • Literatur Sorkuntza
  • Hizkuntza programa (astean 2 ordu hizkuntza bakoitza):
    • Euskara, Ingelera, Frantsesa

 Jarduera soziokulturalen helburua esperientzi onuragarrietan parte hartu ahal izatea da, beti ere kontuan izanik:

  • “... beren bizitzaren jabe izan eta gizartean era aktiboan parte hartu nahi duten hiritarrek bizitza osoan zehar ikasi beharko dute”. (Javier Elzo)
  • “... merezi du parte hartzeak eta gure ahotsa berreskuratzeak, pertsona sentitzeko era bakarra baita”.
  • “Eraldatzen eraldatuz ikasten da, eta parte hartzen parte hartuz ikasten da”. (Alfabetatzean Partehartzaileen III. Kongresua. Gasteiz)

Galdakaoko HHEk 20 urte baino gehiago daramatza hezkuntza integrala, inklusibo eta parte hartzailearen bidean. Hori lortu ahak izateko, harreman interpertsonalak, garapen komunitario pertsonala eta kulturartekoa sustatzen ditu; eta jarduera ekologikoak, elkartasunezkoak, aisiazkoak, sortzaileak... burutzen ditu.

Zure interesa, prestakuntza, adina edo denboraren arabera, ondoko jardueretan part har dezakezu:

Eremu eta aztergai desberdinekin zerikusia duten gaiak:

  • Hitzaldi solasaldiak
  • Bisitaldi kulturalak
  • Zine foruma
  • Topaketak
  • Antzerkia, zinea
  • Jaiak
  • Eta gehiago...